ARABA 04 LA BOLSA GENEROSA 55 - 13 ZUIA 02
Aurreko larunbateko partidan transmititutako sentsazio onaren ondoren taldeak partida hobetzeko gogoarekin hastea nahi zuela zirudien. Lehen minututik jokalariek izaera asko eta, lehiakidea eta emaitza alde batera utziz, hobetzeko gogoa erakutsi zituzten. Baina honek 20 minutuko iraupena baino ez zuen izan. Atsedenean jokalari batzuk lana jada amaituta zegoela pentsatu eta bai intentsitatea bai aurreko laurdenetako hobetzeko gogoa galdu ziren. Hirugarren laurdeneko (6-0etako) partzial hain urria honen isla da. Azken laurdenak hirugarrenaren lerro berari jarraitu zion eta Zuia-k laurden hau aprobetxatu zuen bere puntu guztien erdia idazteko.
Partida irabazteko ez zen zaila suertatu, baina jokalariek haientzat garrantzitsua markagailua ez dela ulertu behar dute, partida eta entrenamendu bakoitzean hobetzea eragiten dieten xehetasun txikiak kontuan hartzea baizik.
Azken albisteak