EKIALDE IFB 13 – 59 ARABA 03 LA BOLSA GENEROSA
Laugarren jardunaldian Ekialde ikastetxea bisitatzen genuen goizean goiz, aurreko partiduko sentsazio txarrei buelta emateko gogoz.
Kaleko giro hotzak harrigarriki ez gintuen kutsatu eta norgehiagoka ondo hasi genuen, 1x1ko defentsako jarrera aktibo zein lehiakorra izanez. Hala ere, askoz gogorragoak izan behar gara oraindik; batzuetan ezin gaituzte hain erraz apurtu, eta askoz gehiago lagundu behar gara guztien artean (niri lagundu = nik lagundu). Partidua aurrera joan ahala hozten hasi zen hirugarren laurdeneko bizpahiru minutu kenduta, desioak bultzatuta ondo aritu ginela.
Teknikoki pixkanaka entrenamenduetan hobetuz goaz, gehiago erabiltzen dugu ezkerreko eskua, aukera eta pase hobeak aukeratzen ditugu, esku aldaketa zein sarrera mota ezberdinak ikastez goaz... baina zertarako gero partiduan egitera ez bagara ausartzen? Hausnartu bai, baina praktikara eramaterik ez dago momentuz.
Zenbat eta zenbat daukagun hobetzeko oraindik... baina horretarako ilusiorik ez da faltako!
Hurrengo jardunaldia (eta Liga honetako azkena) etxean izango dugu San Viator C aurkari dugularik, abenduaren 17an. Ea lortzen dugun multzo honi amaiera ona ematea, etorkizuneko partiduak beste istorio bat izango direlako.
Myriam Pereda
Azken albisteak