ARABA 03 LA BOLSA GENEROSA 53 - 2 SAN VIATOR C
Bat anpendicitisak jota, bik txorkatilarekin arazoak eta beste bat buruko minez aurkeztu ginen partidura, bakarrik sei jokalarik norgehiagokan parte hartuz; baina ez da aitzakiarik izan, gogotsu jolasteko beste aukera bat baizik. Denek 30 minutu inguru jolasteko eta gauzak erakusteko aukera hain zuzen.
Partidua oso hotz hasi genuen, hotzegi; horrela hurrengo fasean hastekotan ez dira gauzak ondo joango, eta badakigu. Ezin ditugu HAINBESTE saskiratze erraz huts egin, eta “HAINBESTE” (maiuskulaz) esaten dudanean 40 bat inguruz ari naiz (partidu osoan zehar), matematikako kontu erraz batekin 80 puntuz ari garela jakingo genuke. Eta ez gara “hain onak” horrelako oparitxoak egiteko, ez gara.
Bestetik, 1x1ko egoerak jolasteko unea hobeto aukeratu behar dugu, eta ni munduaren aurkako jokaldiak erabat kendu.
Pixkanaka, baloia azkarrago ateratzen dugu, korrika ondo egiten dugu (aurrera, bereziki), defentsarako jarrera erakusten dugu... Baina ez da nahikoa, partidu hauek gauza berriak egiten saiatzeko balio behar digute; eta gaurko 20 minutu oso txarrak izan dira, ezer onik.
Partidu honekin lehendabiziko faseari amaiera eman diogu, sei partiduak “erraz” irabaziz. Erregeen opari gisa Liga berria izango dugu, non Arabako beste zazpi talde onenen aurka lehiatzeko aukera izango dugun. Han hasiko da benetan polita dena, bitartean, gure esku dagoen erreminta bakarra erabiliko dugu: entrenatzea, gogor, ondo eta alai entrenatzea.
Dena den, parte hartu duten sei jokalarien jarrera txalotu nahi dut, eta beste lauak ahalik eta azkarren sendatuko direnen esperantzaz.
Myriam Pereda
Azken albisteak