TABIRAKO BAQUE 69 – 45 KIROLAK ARABA
“Deja vu” larunbateko partidan
Gutxi esan daiteke partida honi buruz, eta hobe kronikarekin gehiegi ez luzatzea. Sentsazio aldetik, duela aste batzuk La Salleren kontra jokatu genuena eta hau antzekoak izan ziren.
Tentsio eta kontzentraziorik gabe atera ginen kantxara, eta 40 minutuetan nabaria izan zen . Tabirakok ez zuen aukera galdu eta markagailuan guztiz menperatu zuen; bukatzean 69-45 haien alde.
Orain Gabonetako etena dator eta aste batzuk jokatu gabe egongo gara. Hau aprobetxatu beharko dugu joan den larunbatean gertatutakoa aztertzeko eta ondo entrenatzeko, berdina berriro gerta ez dadin saiatzeko.
Azken albisteak