eus  

IInfantila

Foto

ARASKIESKOLA IBAIONDO 43 – 55 ARABA 04 LA BOLSA GENEROSA

Ibon Saenz de Lafuente -

, Infantila

Garaipenarekin kitatutako lehen fasearen azken partida.


Gehienetan, partidak entrenatzen denaren eta entrenatzeko eraren isla izaten ohi dira, partida hau honen eredu garbia bilakatu da.


Partida guztian zehar, banakako jokoan une onak izan genituen erasoan 1x1 egoera onak sortuz, baita taldekako jokoan egoera ederrekin ere, hauek bestelako joko-minutuekin tartekatzen ziren non kontzentrazioa galtzen genuen eta arreta-gabe irteten ginen kantxara.


Banakako eta taldeko teknika eta taktika hobetzeaz gain (nabarmen hobetzen jarraitu behar dugun zerbait izanik), partidek 40 minutu dirautela eta kontzentratuta 40 minutu horietan zehar egoteko jarri behar dugu arreta berezia (entrenamenduak irauten duten ordu eta erdian bezala) aurreratzen jarraitzeko dugun denbora guztia benetan aprobetxatu nahi badugu.