URKIDE A 16 – 48 ARABA 03 LA BOLSA GENEROSA
Larunbat goizean Errendimendu Liga berriari hasiera eman genion Urkide ikastetxean, Liga berria non probintziako zazpi talde onenen aurka arituko garen.
Partiduak bi zati erabat ezberdin izan zituen. Lehendabiziko 20 minutuetan (denboraldiko onenak) eroso sentitu ginen, gogotsu; horrek baloiak lapurtzera eta saskiratze errazak eskuratzera eraman gintuen. 4 eta 21, eta 4 eta 16ko partzialekin atsedenaldira 8 eta 37ko markagailuarekin iritsi ginen.
Jakinda partidua 16-48 geratu zela, imajina itzazue zuek zer nolako bigarren zatia jolastu genuen; non Urkidek bere izaera erakutsi zuen, hirugarren laurdena irabazi (6-3) eta partidutik atera ziguten.
María nabarmentzearen beharra sentitzen dut, entzun eta gauzak egiten saiatzen denetarikoa delako; baita Eva ere, apendicitisa eta gero benetan ondo aritu zelako.
Dena den, talde bat gara eta guztien beharra dugu aurrera egiten jarraitu nahi izanez gero. Ea hurrengorako Otaegui eta Amaia sendatzen diren eta hamarrak jokatzeko diren.
Myriam Pereda
Azken albisteak