GARAIPENA FINAL FOURREAN ETA A-1-ERAKO SAILKAPENA
Gure Junior A-k Euskadiko talde onenen aurka lehiatuko da
Asteburu honetan Euskal Ligarako sailkatzeko Final Four-a geneukan Bilbon. Helburua irabaztea eta onenekin lehiatzeko aukera izatea.
FINALAURREKOA: LA SALLE BILBO 52 - ARABA LA BOLSA GENEROSA 77
Larunbatean Bizkaiko txapeldunaren aurka partida genuen, La Salle on bat hain zuzen ere. Bi hirukoekin ireki genuen partidua (bat Uxuerena ta bestea Amaiarena), aldapa beherantz jarri zutenak partidua 40 minutuetan. Atsedenaldirako lehia erdi hautsita zegoen 19-39ko markagailuarekin, bigarren zatia lasaiago jolasten utzi zigunak. Partidu nahiko borobila atera zitzaigun, baina bagenekien lanaren erdia besterik ez zela.
FINALA: CONSTRUCCIONES ZAMAKOA IBAIZABAL 35 - ARABA LA BOLSA GENEROSA 53
Eta igande arratsaldean final handia iritsi zen. Aurkaria Ibaizabal, Bizkaiko azpitxapelduna eta finalaurrekoetan Bera Bera kanporatu zuena. Partidua urduritasunarekin hasi genuen eta etxekoak nagusi ziren, bai jokoan baita markagailuan ere. Hala ere, bakarkako erabaki on batzuei esker 14-12ko markagailuarekin iritsi ginen lehenengo 10 minutuetara. Momentu horretan partidua aldatu zen. Intentsitatea igo genuen, erritmo handiago batean jolastu genuen eta saskiratze errezagoak lortu genituen. 5-18 eta 6-14 partzialek 25-44ko markagailua utzi zuten azken 10 minutuetarako. Azken txanpa hau ahal izan genuen bezala pasatu genuen helburua lortuz.
Lehenik eta behin nere jokalariak zoriondu nahi ditut, maila igo behar izan dutenean egin dutelako. Nola ez 3 hilabete hauetan lagundu diguten kadete guztiei, bereziki Iratxeri eskerrak. Azkenik egunero gurekin entrenatzen duten seniorrei, gure maila igotzen laguntzen digutelako. Orain borrokatzeko eta gozatzeko 3 hilabete ditugu, aurrerapausu bat ematea espero dugu eta lehiakorrak izatea. Beraiengan konfidantza izan, egiteko gai dira eta.
Azken albisteak