ARABA LA BOLSA GENEROSA 50-NAVARRO VILLOSLADA 68
Porrota koliderraren aurkako partida bizian.
Lehiaketaren liderretako bat Divino Maestrora heldu zen, txapelketan ondoen jokatzen duen taldetako bat hain zuzen ere.
Partida ezarritako gidoiaren arabera igaro zen. Izan ere, desberdintasun fisiko eta plantillakoak izan arren, bi taldeek jokoaren ideia berdina dute.
Arabak beldurtu gabe borrokatu zuen eta honela bi laurdenetan garaipena lortu zuen, baina talde bisitariaren talentu handia bi partzialetan nabarmendu zen, 10 puntutakoa lehen eta hirugarren laurdenetan. Alde horiek talde gogotsuari gaindiezin egin zitzaizkion, baloi-galera gehiegi izan baitzituen eta jaurtiketa askeetan asmatu ezinean baitzebilen.
Datorren astean taldeak lehen itzulia itxiko du eta espero dezagun jokoa eta jarrera garaipen berrian islatuta ikus daitezen.
AUPA ARABA!
Azken albisteak