eus  

IInfantila

ARABA 03 LA BOLSA GENEROSA 28 – 51 ARASKIESKOLA JUDIMENDI

Myriam Pereda -

, Infantila

    Denboraldiko lehendabiziko porrota pairatu genuen, Araskieskola Judimendik 28-51 irabazi gintuen. Niretzat Liga irabazteko faboritoa izan daitekeen taldea, San Viatorrekin bat. Markagailuko ezberdintasuna zelaian ikusitakoaren ispilu da, beraiek gu baino erritmo eta intentsitate espaloi altuago batean daudelarik gaur egun.


     Partidu polita egiteko asmoa genuen, markagailua alde batera lagaz, eta zergatik ez amaieraraino borrokatuz; baina hamar minutu nahiko izan ziren Araskik bere nagusitasuna erakusteko, beste erritmo bat daukate (baloirik gabe bereziki), mozketa errazekin jaurtiketa eta saskiratze errazak lortuz. Gu beti beraien eta baloiaren atzetik genbiltzan, defentsarako gogo gutxi erakutsiz (beti zutik eta intentsitaterik gabe), eta horrela jai daukagu. Atsedenaldira 20 behera.


    Bigarren zatian hobetu genuen, ausartagoak bihurtu ginen (izan nahi garenaren zati txiki bat erakutsiz) eta horrek hirugarren laurdena irabaztera eta laugarrena borrokatzera eraman gintuen. 20 minutu on izan ziren guretzat, abantai egoerak ondo jolastuz, behin Araskiren presioa apurtzen lortzen genuela. Baino Liga honetan 20 minutu on ez dira nahiko.


     Larunbatean ikusi ahal izan genuen zenbat eta zenbat daukagun hobetzeko, eta atzetik hasi behar izango dugu, DANAK gogorragoak, tentsioz eta intentsitate altuagoa erakutsiz. Pixkana lortuko dugu.