SAN IGNACIO 78 - 72 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Arabak paregabeko aukera alde egiten utzi zuen garaipena lortzeko.
Talde gasteiztarrak erabateko partida burutu zuen, baina zoritxarreko ekintza batek talde bisitaria luzapenera eraman zuen eta ezin izan genuen gainditu.
Partida talde bisitariaren ustekabeko defentsarekin eta zuzeneko erasoarekin hasi zen, baina jokoan egindakoa ez zen markagailuan islatu.
Lehen minutuetako nagusitasuna izan ondoren, etxeko taldea partidan sartzen hasi zen eta argidunean lehen aldeak sortu zituen; izan ere, 11 puntutakoak izatera heldu ziren. Hutsartea eta Araba erasoan lasaiago egoten hasi zen, defentsaz baliatuz aldea murriztu zuen; horrela, atsedenaldira bizirik heldu zen.
Atsedenaldi ostean, ildo beretik jarraitu zuen eta Araba apurka-apurka markagailuan agintzen hasi zen.
Azken segunduetan abantaila txikia zuten. Orduan, Arabak ez zuen zorterik izan, bi puntuko abantaila zuela eta etxeko taldearen azken errebotea hartuta, baloia galdu zuen eta horrek San Ignaziori bigarren aukera eman zion, saskiratu eta partida luzapenera eraman zuen.
Garaipena laztandu ondoren, Arabak ez zuen aparteko denboraldia aprobetxatu eta etxeko taldeak garaipena lortu zuen.
Porrota gogorra izan bazen ere, Arabak egindako erabateko partida izan zen eta, dudarik gabe horrela jokatuz gero, emaitzak helduko dira.
Azken albisteak