KIROLAK ARABA 65 – 42 LA SALLE BILBAO
Garaipena Euskal Ligako A1-eko estrenaldian gure kadete taldearentzat
Partida bi taldeen arteko saskiratzerekin hasi zen eta lehenengo hamar minutubukatu zirenean 13-8 geneukan markagailuan.
Bigarren laurdenean hiru fase ezberdindu ziren. Lehenengoan ez zen batere asmakizunik egon bi taldeen partez. Bigarrenean La Sallek guk baino hobeto jokatu zueneta gehiago asmatu zuen, markagailuan 14-21 menperatzen. Eta hirugarren fase bat,laurdenaren azken hiru minutu, non sentsazioak berreskuratu genituen, partida agintzen. Atsedenaldian, 22-21 gure alde.
Atseden ondoren saskiratzen elkartrukea jarraitu zen, astiro-astiro abantaila luzatzea lortu genuen arren, laurdenaren bukaerara 42-35 helduz.
Azken zatian gero eta handiago egin zen ezberdintasuna markagailuan eta bukaeran 65-42, ARABArentzat.
Azken albisteak