ARABA LA BOLSA GENEROSA 40- 21 MARIANISTAS KOMPROMOZUA
Lehenengo itzuliko azken partidua iritsi zen, jolastutako partidu bakarra galdu zuen taldearen aurka. Partidu on bat jokatzeko neurriak jarri genituen eta aurkarien alde onak gutxitzeko neurriak ere, batez beste errebotea eta bat- bateko defentsa, alderdi hauek 3. Laurdenean soilik bermatu ziren.
Pixka bat hotz hasi ginen, intentsitate gutxirekin, honek aurkariei bigarren eta hirugarren aukerak ematen zizkien erasoaldian saskiratzeko beraien erreboteari esker. Honi, gure baloi zirkulazio eskasa gehitu behar zaio, lehenengo laurdenaren emaitza 8-5 izanik.
MInutuak igaro ahala eta taldekideen aldaketez gain, dinamika berean jarraitu genuen kontzentrazio akats anitz burutuz. Atsedenaldian 23-8 gureen alde.
Hirugarren laurdenean, beste aurpegi bat erakutsi genuen, gure jokoan murgilduz, partiduko minuturik hoberenak jokatuz.
Laugarren eta azken laurdenean, berriz ere partidu hasierako jarrera hartu genuen, bi taldeen arteko saskiratze hartu-emanak ikusiz.
Partidu honekin ondoko hau ikasi dugu: berdin diola aurkaria zein den, beti irten behar garela jokatzeko gogoekin.
Azken albisteak