eus  

KKadetea

Foto

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 64 - 32 KIROLAK ARABA

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Jorge

, Kadetea

Ahazteko  (edo agian aurre-aurrean izateko), arratsalde bateko porrota


Partida sentsazio onekin hasi zen. Erasoan arin jokatu, jaurtiketetan posizio onak lortu, eta defentsan, astean zeharhitz eginda eta landutakoa, aurrera ondo eraman . Guzti hau dela eta, lehenengo laurdena bukatzean, 10-16 markagailuan, gure alde.


Baina amets bat besterik ez zen izan. Beste 30 minutuetan partidatik kanpo egon ginen; erabat galduta, eta kantxan, talde bakar bat egon zen: Ointxe. Erasoan ez genuen jakin aurkariek planteatutako defentsa irakurri, ezta kanastara sartzeko gaitasuna izan; defentsan ere akatsak izan genituen eta Ointxekoek behin eta berriro hartzen ziguten errebotea erasoan.


Ez da lehenengo aldia hau gertatzen zaigula eta hazten jarraitu nahi badugu, ezin dugu oztopo berean behin baino gehiagotan erori; oztopo ezberdinetan, bai, baina ez berean. Orain lan gehiago egin behar.