ARABA LA BOLSA GENEROSA 56- 30 ARASKI CONSULTING GROUP
Etxean jokatzen genuen oraingoan, jokalarien arteko txandaketa laburrarekin, horrela egin behar genion aurre partiduari geneuzkan 4 bajengatik.
Partidua, ohizkoa izaten den legez, konfiantza eta kontzentrazio faltarekin hasi genuen, bisitatzaileei bakarkako jaurtiketak baimentzen. Honen ondorioz eta jaurtiketa hauek saskiratuz, lehenengo 5 minutuetan, 2-6 aurkarien alde. Gutxinaka, partidua zuzentzen hasi ginen, errebote kontrola eta trantsizio onak burutzen genituelako erasoaldian. Bigarren laurdenak lehenengoaren antzera jarraitu zuen. Atsedenaldian 27-14 ikusten zen markagailuan.
Hirugarren laurden hasiera on baten ondorioz, 11-2 ko partzialak, partidua apurtu zuen gureen defentsa on eta erasoaldi eroso batekin. Amaieran 56-30.
Datorren astean atseden jaurdunaldia daukagu.
Azken albisteak