ARABA 03 LA BOLSA GENEROSA 25 – 59 SAN VIATOR A
Ligako talderik onenaren aurka neurtu ginen larunbat goizean Divino Maestron. Lehen laurdena irabazita agertu ziren esperantzak hutsean murgildu ziren eta merezitako porrota pairatu genuen, -34a jasoz.
Bagenekien zaila izango zela, eta gauzak oso ondo egin behar genituela aukeraren bat izateko asmotan bagenbiltzan. Partiduari ongi ekin genion, 11-8ko partziala lortuta, baloia ondo mugituz eta defentsarako jarrera gogotsu bati esker. Eta gero gerokoak... hurrengo partziala 4-27koa izanda ezer gutxi gehiago esateko, beste erritmo bat daukate (bai erasotzeko, bai presioa egiterako orduan) eta erakutsi zuten. Presionatzen gaituztenean zelai erdia pasatzeko dauzkagun arazoak eta beldurra (ausardia eza) da kexkatzen nauen gauzarik larrienetarikoa. Ausartak izan, beti.
Bigarren zatian, lehen laurdeneko bidera hurbiltzen saiatu ginen nolabait; 4-12 eta 6-12ko partzialak jasota partidua 25-59ko markagailuarekin amaitu zen.
Gauza asko ikasteko, denboraz ez gabiltza soberan, baino saiatuko dugu elkarrekin hurrengo itzuliko partiduan aurpegi gehiago ematen.
Datorren astean Corazonistas izango dugu aurkari.
Myriam Pereda
Azken albisteak