ARABA LA BOLSA GENEROSA 42 - ARASKI 53
Derby lehiatu batean porrota
Gernikak eman zigun jipoiaren ostean,
partidu honetan helburuak bi ziren : Alde batetik lehiakorrak izatea beste
aurpegi bat emanda eta bestetik ahal izanez gero partidua irabaztea. Lehenengoa
lortu genuen era bigarrena... gutxigatik ezin.
Lehengo zatia nahiko
narratza izan zen bi taldeen partetik. Akats ugari eta saskiratze gutxi. Hala
ere partiduan geunden (16-19 atsedenaldian). Bigarren zatia erritmoarekin hasi
zen, partidua berdinduz, baina Araskik tartetxo bat ireki zuen azken txanpan.
Alde hori amaierarte gutxitzen saiatu ginen baina ezin.
Pozik egindako
esfortsuarekin eta orain hurrengo partiduetara begiratu behar. Azkenik Araski
zoriondu momentu zehatz batzuetan gu baino hobeto jolastu zutelalo, partidua
merezimenduz irabazita.
Azken albisteak