eus  

KKadetea

Foto

LA SALLE 62 – 61 KIROLAK ARABA

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Jorge

, Kadetea

Puntu bakarrarengatik, bi porrot jarraian.

    Markagailuan oso berdinduta egon zen partida 40 minutuetan; ez batak ez besteak ez zuten abantaila handirik lortu eta jarraian aldaketak zeuden markagailuan nagusi izateko.

   Erasoan nahiko partida serio egin genuen. Entrenamenduetan azken asteetan landutako egoera ezberdinak praktikara eramaten saiatzen ginen eta batzuetan, lortu ere egin genuen. Alde horretatik  pozik egon behar dugu, nahiz eta lanean jarraitu behar.

    Defentsan berriz ez ginen ondo ibili eta une askotan, beste taldearentzat lagungarria izan zen gure intentsitate eza nabaria izan zen. Gabonetako oporrak baino lehen genituen defentsarako sentipenak berreskuratu behar ditugu