GERNIKA 71 - 54 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Porrota liderraren kantxan
Partidu zaila bezain erakargarria jolastu
genuen larunbat arratsaldean Gernikan. Gure helburua partiduan buru belarri
mantentzea zen amaierararte eta ahal izanez gero, gure alde eramatea azken
txanpan.
3. Laurdenaren erdialderarte lortu genuen, erritmoa jaitsi
genuen eta etxekoak ez zeuden erosoegi zelaian. 32-28 zen emaitza momentu
horretan. Momentu horretan Gernikak intentsitatea igo zuen eta Ane Olaetaren
gidaritzapean 20 puntuko tartea ireki zuten.
Taldeak amaierararte
borrokatu zuen, jarrera ona erakutsiz azken minutuetan. Zorionak Gernikari eta
zorte on larunbat honetan opa diet.
Azken albisteak