ARANGUREN MUTILBASKET 44-57 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Garaipen garrantzitsua etxean bertan zuzeneko aurkari baten aurrean. Partidak bi zati ezberdin izan zituen. Lehen bi laurdenak eta bigarren laurdenak.
Lehen bi laurdenetan taldeak defentsa-lan ona egin zuen, salbu bizpahiru hutsegite eta horiek oso garesti ordaindu ziren; gainera, etxeko taldeak hiruko lerrotik asmatu zuen hiru itu sartuz. Erasoan, aldiz, taldea erabat nahastuta eta galduta ibili zen hainbatetan eta horrek, atsedenaldira heltzean, 10 puntuko desabantaila izatea eragin zuen.
Aldageletatik pasa ondoren, zuzendu beharreko hutsegiteak argiak ziren, ezabatzea defentsan egindako nahaste txikiak eta hobetzea zirkulazioa erasoan eta bakanketak. Esan eta egin, taldeak ideiak argi zituela ateratzen jakin izan zuen eta jaurtiketan ehunekoak hobetzea eragin zuen (atsedenaldira arte, asmatze hutsik 6,25 lerrotik). Orain bi aste ditugu, tartean atseden-astea, hurrengo lekualdatzea prestatzeko; izan ere, ASKARTZAren aurrean izango da. Talde horrek gure helburu eta sasoi bera dute bigarren txanda hasi denetik.
AUPA ARABA!
Azken albisteak