AUTOCARES ULACIA ISB 35 - 51 KIROLAK ARABA
Bigarren garaipen jarraian, kategoriaren liderraren kontra
Lehenengo erdian partidak puntu gutxi izan zuen eta oso markagailu baxua; taldeek ez zuten lortzen bere erritmoa ezartzea. Gure aldetik, ez ginen zuzenak erasoan; ez genituen 4-5 metrotik jaurtiketa errazak egiteko abantailarik lortzen, ezta egoera onak saski ondoan bukatzeko. Defentsan, Iraurgik aurrea hartzea baimentzen genuen eta bere kalitatea kontuan hartuta, ez zen batere ona guretzat. Atsedenaldian, 22-17 haien alde.
Bigarren aldian lehen aipatutako akatsak zuzentzeko intentzioz atera ginen kantxara, baita partidari erritmo handiago jarri nahian . Lortu genuen. Astiro, hobeto jokatzen genuen erasoan baita defentsan ere, eta hori markagailuan islatzen zen; ezberdintasuna gero eta txikiagoa zen eta azkenean aurretik jartzea lortu genuen. Hortik partidaren bukaerara ez genuen amore eman eta bukaeran 35-51 gure alde.
Azken albisteak