ARASKIESKOLA JUDIMENDI 38 – 22 ARABA 03 LA BOLSA GENEROSA
Porrota Araski Judimendiren aurka larunbatean positibotzat har dezakegun partidu batean non bi gauza argi ikusi genituen: asko kostatzen zaigula saskiratze bat lortzea (asko huts egiten jarraitzen dugu), eta aurrera pausu bat eman dugula estatikoko jokoan.
Partiduari hiru ideia nagusirekin ekin genion: baloi galduak kontrolatzea, mozketen egoeren defentsan arreta ipintzea (lehendabiziko itzulian min handia egin ziguna), eta batez ere, jolasteko gogoz jardutea. Badakit buruan izan genituela, saiatu ginela, baina ez genituen guztiz jokoan plasmatu gustatuko litzaigukeen bezala eta horrek partidua gutxiago lehiatzera eraman gintuen.
Bestetik, 2x1eko egoeretatik irteten ikasi genuen, lehen laurdenean baloi batzuk galdu ostean; baloia eskatzeko joera izan genuen, izkutatu gabe, eta elkarri lagunduz.
Ikasi behar dugu ere, eta are gehiago talde hauen aurka, guk saskiratze bat lortu ostean (kostatzen zaiguna kontuan izanda batez ere) ezin digutela eurek bost segundo barru beste bat sartu kontraerasoan.
Uste dut gauza hauei arreta pixka bat gehiago eskainiz, partidua borrokatzeko edo gestuago egoteko prest egongo ginela.
Hurrengo larunbatean, hilak 25, Olabide bisitan etorriko zaigu Divino Maestrora.
Azken albisteak