eus  

JJuniorra

Foto

ARABA B LA BOLSA GENEROSA 66 - 21 UNAMUNO A

Markel Uriarte - Foto: Jorge

, Juniorra

Talde ezagun baten aurkako garaipen sendoa


Ezaguna den Unamuno taldea aurkari izan genuen larunbatean (hirugarren aldiz haien contra jolastu dugula aurten). Talde gisa hobetzeko aukera paregabea.


Lehenengo zatia ezin hobea izan zen. Defentsa gogorra eginez, aurkaria kanastarik sartu gabe egon zelarik bigarren laurdeneko 3. minuturarte, eta erreztasunez jolastuz ezaguna egin zitzaigun zonakako defentsa baten kontra. Bigarren laurdeneko azken minutuetan aurkaria bakarkako defentsan jartzea lortu genuen (3 partidetan lehenbiziko aldiz), 37-2 ko partziala esker.


Bigarren zatia ez zen lehenengoa bezalakoa izan: defentsan lasaitu ginen eta kanasta errazak sartzen utzi genizkien; baino hala ere defentsak ez zuen behera egin eta amaierako emaitzararte handituz jarraitu zuen.


Sonia Gómez (5), Anne Palacios (9), Arrate Arenzana (6), Irantzu Martin (-), Alazne Manzanos (5), Leyre Manzanos (3), Irune Palacios (2), Esti Manzanos (8), Sandra Lauzurica (18), Irati Sagasti (10).