ARABA LA BOLSA GENEROSA 29-HONDARRIBIA 56
Porrot gogorra. Taldeak partidatik bere burua ezabatu zuen. Taldeak bazituen aitzakiak: alde fisikoa, 3 baja, talde bisitariak zuen saskibaloi-proposamen eskasa…; baina, lehen adierazi den bezala, aitzakiak baino ez ziren.
Egia esan, taldeak ez zuen aurpegia eman eta ezkutatu egin zen. Taldea eta jokalariak partida bakoitzean gogor aritzen dira eta %100a ematen dute, zoritxarrak badaude ere, 0 aitzakia gainditzeko.
Partida bigarren mailan gelditu zen. Talde bisitariak nahi adina menderatu zuen markagailuan; etxeko taldea, ostera, ez zen bere irudia hobetzeko kapaza izan.
Hemendik barkamena eskatu baino ezin dugu egin; izan ere, pistan emandako irudia oso eskasa izan baitzen. Bestetik, taldeak ikasbidea izango duela espero dut: jarrera beharrezkoa da eta, egun bakarra bada ere, ezin dugu ahaztu.
Datorren astean antzeko aukera izango dugu: paper gaineko aitzakiak, bajan jokalari asko, gutxiagotasun fisikoa, sailkapeneko kokapena… Hala ere, gure eskuetan dago atzakiatzat edo erronkatzat hartzea.
AUPA ARABA
Azken albisteak