URKIDE A 23 – 43 ARABA 04 LA BOLSA GENEROSA
Oherako partida: Lo egiteko 20 minutu eta amesteko beste 20.
Lehen 20 minutuetan zehar, taldea lo hartuta egon zen, motel, eta intentsitate gutxirekin. Asteko entrenamenduen eran jarraitu nahi izateak zirudien lehen laurdena, saio exkaxak burutu bai genituen, eta joko honen jakintsu batek zioen bezala: “ez da jokatzen entrenatzen den bezala, beti entrenatu baino apur bat okerrago jokatzen da”. Hala ere, jokalariek jarraitzeko bidea ez zela konturatu eta bigarren zatian txipa aldatu zuten.
Bigarren 20 minutu hauetan, abiaduran eta jokoko intentsitatean jokoak hainbat puntu igo zituen. Ikasitako keinu teknikoak hobeto eta abiadura handiagora egiten ziren, talde-taktikan irizpide gehiago genuen, bereziki espazioak errespetatzeko eta baloirik gabeko mugimendua sortzeko.
Hobetzeko eta aurreratzeko lan egiten jarraitzera, eta minutu onak gero eta gehiago 40 minutuetara hurbiltzen joan daitezela.
Azken albisteak