ARABA 04 LA BOLSA GENEROSA 40 – 16 CORAZONISTAS
Garaipena, gure taldeko bigarren zati zoragarriaren ondorioz.
Pixkanaka talde bezala sendoak izatea lortzen ari gara, partida beraren barruan gero eta minutu gehiago. Honen isla Coras-en kontrako azken asteburu honetan lehiatutako partida.
Lehen laurdenean, eta bereziki bigarren zati osoan, jokoko erritmo altua mantentzeko gai izan ginen. 1x1 ean, ondo lan egin genuen, saiatzen (eta askotan lortuz) astean zehar entrenatzen ditugun akzioak egitea. Eta talde jokoan, erraztasun eta abiadurarekin baloia mugitzeko gai izan ginen.
Hobetzekoaren artean, bigarren laurden osoa geratzen da, partida guztietan izaten dugun beherakada izan genuen, baina oraingo honetan 10 minutu soilik iraun zuena. Eta bestalde, partida abiadurarekin mugiarazi arren, baloirik gabeko mugimenduan hobetu behar dugu, baloiaren jabetza ez dugunean erritmoa jaisten dugu, geldikako erasoetan bereziki.
Azken albisteak