MARIANISTAS TALDE LANA 42 - 44 ARABA LA BOLSA GENEROSA
Denboraldiko azken partidua jokatzen genuen, urtean zehar partidu bakarra galdu zuen taldearen aurka. Egin beharrekoa ikasita abiatu ginen, beraien etxean 20 puntuko aldez galdu ondoren.
Lehenengo laurdena gogotsu hasi genuen, ideia argiekin, baina defentsan komunikazioa falta zitzaigun, horrek Mariasi saskiratzeko erraztasuna baimendu zion. Lehenengo partziala (16-11).
Bigarren laurdenean aldiz, erasoaldian ordena mantendu genuen, baina erreboteak mina eman zigun. Atsedenaldian 25-18.
Etenaldia amaitua, denboraldiko minuturik hoberenak etorri ziren. Oraingoan, defentsan estutu ginen, honek komunikazioa hobetu zuen eta errebotera gogortsu joatea ahalbidetu zuen (4-14 ko partziala burutuz). Hirugarren laurdena: 29-32.
Azken laurdenera urduri iritsi ginen, honek, Marias taldeari markagailuan aurretik jartzea baimendu zion gureen erasoaldiko zehaztugabetasunagatik. Momentu horretan, aurrerapausu bat eman genuen, 1-9 ko partziala burutuz eta partidua irabaziz.
Urrezko domina gureentzat, garaipena merezi zuten denboraldi honetan burutu duten lanagatik.
AUPA ARABA!
Azken albisteak