ARABA LA BOLSA GENEROSA 60 - 54 ONCINEDA
Arabak salbatzea lortzen du etxekoak nagusi izan ziren partidan. Baina, bi taldeek zuten beldurrak partida aspergarri bihurtu zuten.
Iraunkortasuna sufrituz lortu zuten. Partidaren lehen konpasetan Arabak ez zuen defentsa menperatzen eta bisitariek horrek egindako akatsak aprobetxatu zituzten. Hala ere, lehenago edo geroago markagailuan zuloa irekiko zutela susmoa zegoen.
Baina jaitsiera jokoan zegoen eta bisitariek ez zuten partida uzteko asmorik eta berrogei minutuz aritu ziren. Bitartean Arabak, saskiratze-akatsak izan bazituen ere, nafartarrek baino partida lortzeko lasaitasun gehixeago izan zuten.
Bi partida gelditzen dira. Horietan taldea saiatuko da poztasunen bat ematen eta sailkapen onena lortzen.
Aste honetan ondo merezitako atsedena dugu eta hurrengo astean indar berrituak bueltatuko gara.
AUPA ARABA!
Azken albisteak